Biztanleen aukera librean.
Eraikin bat okupatzen duen etxe bakoitzak interesa izan dezake egoera batean edo bestean egoteko.
Errentatzaile bat gozamenduna bilakatzen ahal da eta beste sentsurat ere berdin, 3 hilabete aitzin abisatuz.
Kostu aldakorra, estatusaren arabera.
Errentatzailea bada:
– Estatuarekin itundua den etxebizitza (etxebizitza “soziala”), alokairua ezarria da ezarritako hitzarmenaren arabera.
Gozamenduna:
– Gozamenaren erostea: ondasunaren balioaren % 50.
– Garapenerako ekarpena: Jabetza Berriaren balioa + % 30/50 urte.
Garapenerako Ekarpenak ondasun berrien erosten eta Etxalde tresnaren funtzionamenduan laguntzen du.
Bere etxebizitzaren jabe den biztanle bat.
– Etxalde gozamendunak gozamen osoa du. Azken horrek ondasun baten jabetzari dagozkion mantenu, hobekuntza, zerga, hirigintza, auzotasun zama guztiak biltzen ditu.
– Gozamena erabilpena duen pertsona bat da (bertan bizi daiteke, lan egin dezake, etab…) eta ondasun baten fruitua (bere gozamena alokatu eta laga dezake, Etxalde gozamen hitzarmenaren barne).
– Gozamendunak bere gozamena sal dezake. Ezin du ondasuna saldu.
Ondasunaren hobekuntzak Etxalderenak dira. Kalte-ordain bat negoziatu ahal izango da obrak egin baino lehen ezarritako hitzarmen baten bidez.
Errentatzaile bat:
Jabeari bati errenta ordaindu, ondasun bat okupatzeko duen aukeraren ordainetan.
Jabeak errentamendua ezeztatzen ahal du:
– errentariak errentamendu klausulak betetzen ez baditu.
– hiru urtean behin, ondasuna salduz gero edo ondasuna beretzat, arbasoentzat edo ondorengoentzat berreskuratuz gero.
Errentatzailea noiznahi joan daiteke hilabete bat edo hiru aitzin abisatuz.
Etxaldeko errentatzaile bat:
Errenta bat ordaintzen dio Etxalderi, ondasun hori okupatzeko duen ahalmenaren ordainetan.
Etxaldek errentamendua ezeztatu ahal izanen du errentariak alokatze klausulak ez baditu errespetatzen.
Errentatzaileak bere etxebizitza bizi guztirako gorde dezake.
Errentatzailea noiznahi joan daiteke hilabete bat edo hiru aitzin abisatuz.
Ondasun baten erabileraren onuradun den pertsona, erabilera horren jabeari ordaindutakoaren truke.
Diru kopuru bat ordaindu, ondasun bat erabiltzearen truke.
Ondasun baten jabetza hiru elementu ezberdinek osatzen dute: Eraikinaren Jabetza + Erabilera + Etekina. Latinez: Abusus + Usus + Fructus.
Eraikinaren Jabetza ondasuna saldu edo suntsitzeko gaitasuna da, jabetza beste bati behin betiko pasa arazteko gaitasuna. Eragiketa hori ez da posible gozamenaren salmentarekin batera egiten ez bada.
Interes Kolektiboko Kooperatiba Elkartea.
Merkataritza-sozietate mota horrek helburu berarekin lan egiten duten bazkideen elkargoak sortzeko aukera ematen du. Elkargo bakoitzak boto portzentaje jakin bat du. Horrela, Scicek gutxienez hiru elkargo ditu, ekoizleen elkargo bat barne. Elkargo hau egiturako langileek edo egituraren xedea sortzen duten pertsonek osatzen dute.
SCICek herritar aurrezkira jo dezake bere proiektuen obratzeko.
Ondasun baten jabetza hiru elementu ezberdinek osatzen dute: Eraikinaren Jabetza + Erabilera + Etekina. Latinez: Abusus + Usus + Fructus.
Gozamenak erabilera eta etekina biltzen ditu, hots, ondasun bat erabiltzeko gaitasuna (adibidez, bertan bizitzeko) eta hortik errenta bat ateratzekoa (adibidez, ondasun hori alokatzeko).
Gozamena gozamenduna hiltzean galtzen den eskubidea da.