Ez jabe, ez alokatzaile. Denak biztanle!
Etxalde 2005ean sortu zen, denendako etxebizitza eskuratzeari buruzko gogoeta batetik.
Euskal Herriko etxegintzaren merkatuaren bilakaerak biztanle batzuen bizitoki hartzeko gaitasuna biziki mugatzen zuela ikusirik, jatorri ezberdineko eragile talde batek (enpresa txiki eta ertainetako ekintzaileak, irakasleak, etxebizitza sozialeko eragileak, higiezinen arloko profesionalak, erretiratuak, eragileak) gaiari heldu nahi izan dio eta horri erantzuteko modu bat proposatu du “komunen” printzipioaren gainean.
Etxearen belaunaldien arteko banaketa zaharraren irudiz (Etxe: euskal etxea, bere teilatupean 3 edo 4 belaunaldi hartzen zituena eta okupatzaileek izena hartzen zutena), Etxaldek etxaldearen ikuskera berri bat proposatzen du, ondasun komun gisa.
Etxaldek ondasunaren jabetza berria darama eta gozamena etorkizuneko okupatzaileari dagokio. Azken hau, bere bizitegiaren mantenuaz arduratzen da, bai eta bere eraikinean elkarrekin bizitzeaz ere.
Pertsona juridiko batek, hemen Etxaldek, ondasuna ukaiteari esker, ondasun hori ez da merkatuan ezartzen bizitzako gorabehera guzietan, jabetza indibidual baten kasuan gertatzen den bezala. Horrela, komunen jabetza pribatu bat sortzen da, higiezinen balioen inflaziotik babestua.
Etxalde egun batzuetan
Lehen ekintza abiatzea Gozamenean
Proiektu batzu aztertzen ari gira. Agian 2022an, lehen biztanliak beren etxetan sar araziko ditugu.
SCIC kooperatibaren sortzea
2021an ETXALDE elkarte SCIC sa bilakatu da. Estatuto huni esker (interes kolektiboko kooperatiba) ahal dugu:
– herri aurrezki pribatura jo;
– “kolegio”ka gobernantza bat abiatzea.
Gozamena saltzeari xehetasun batzu
Errentatzaile/jabea harremana nagusi/menderatzaile harremana da, interes ezberdinez eraikia. Eredu horrek ez du ahalbidetzen ahalik eta jende gehien sartzea sozietatearen abenturan.
Berrikuntza soziala beharrezkoa da.
Gozamena erantzun gisa agertzen zen.
Biztanlearentzat, gozamena eskuratzea bere etxean berriro jaun eta jabe izatea da. Erosketa notario-aktaren bidez egiaztatua da. Gozamendunak bere burua are gehiago proiektatu ahal izateko, bere ondorengoa hautatzeko aukera ere badu.
Mauleko 2 eraikinen jabetzea
Maulen inbertitzea (64130), urrats ekonomikoa frogatzea eta taldea lorpen zehatzetan federatzea ahalbidetzen du. Bi eraikinen erostea, orotara 6 etxebizitza, 9 garaje eta aktibitateko gela bat kontutan hartuz. Finantzamendua: 25 000 €ko ekarpena 50 partaideek eta 440 000 €-ko mailegua banku batean eta “Action Logement”an.
Etxalderen eraikin taldearen sortzea
Hemen eta Herrikoa garapen tresnen inguruan, COLaren presentziarekin, 50 bat pertsona biltzen dira ibilaldia abiarazteko. Pertsona juridiko bat sortua da, Etxalde, 1901 Legea elkarte gisa, pertsona juridikoa, etorkizuneko ondasunen jabea.
Foro soziala Baiona
Beñat Etchebestek dio, kolektiboki, ahalmena dugula lurraren jabegoa berreskuratzeko.